ACOA-AKE Arabako Kontzeju Elkarteak landa gunetako despopulazioaren fenomeno sozialari eskaini nahi dizkio aurtengo 2019ko bere jardunaldiak, horren arrazoiak aztertuz, nazioartean aurretik horri aurre egiten arrakasta izan duten kasuak ikusiz eta horren gainean etorkizunerako ildo nagusiak planteatuz.

Gure lurralde historikoa da Autonomia Erkidegoko handiena lurrazalari dagokionez (3.037 kilometro karratu), baina baita hiruretan populazio gutxien (322.335 biztanle, Bizkaiko milioi eta ehun mila baino eta Gipuzkoako zazpiehun mila baino gehiagoren aldean) duena ere. Horietatik, gainera, gehien-gehienak (241.451) GASTEIZen bizi dira (guztiaren %74,91). 51 udal eta 334 kontzejuk osatzen dute era publikoan Arabako Lur Jareak izenekoa, nola ez, gainerako erakunde publikoen lankidetza ordainezinarekin.

Horren ildotik, gainera, gaurkotasun handiko kontua da era okerrean deitutako “lurralde hustuen” (despopulatuak edo beheraka doan populaziokoak deitu behar litzaieke, egiaz) gaineko kezka. Beraz, jardunaldi hauek ezin egokiagoak dira gure landak behar duen berreskurapen honetan esku-hartu eta parte-hartu behar duten tokiko kargu asko berritu berriak direla kontuan hartuta.

Hortaz, bada, guztiok gonbidatzen zaituztegu jardunaldi hauetara etorri zaitezen eta bertan era aktiboan parte hartu dezazuen, guztion artean espazio komun geroz jori eta solidarioagoa eraikitzen jarraitu dezagun. 

 

Urriak 18 eta 19a

Santikurutze Kanpezu Kultur Etxea

EGITARAUA

SARRERA LIBREA  - Izen ematea beharrezkoa

Gehienez 100 lagun

IZENA EMATEKO: ACOA-AKE

JORNADA: Despoblación y Desarrollo Rural - Octubre

 

Apirila 2024
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

AZKEN EKITALDIAK


21 Mar 2024
ASAMBLEA

AZKEN EKITALDIAK


15 Mai 2024
Día Mundo Rural