Urriaren 18ko eta 19ko ostiral eta larunbatean Arabako Kontzeju Elkartearen XXVII. Jardunaldiak burutu genituen Santikurutze Kanpezun. Despopulazioa eta Landa Garapena zen oraingo honetarako aukeratutako gaia, eta jardunaldiak egiteko zer leku hobeagorik Arabako Mendialdea baino. Eremu hori, izan ere, jardunaldien izenburuaren bi adierazleren erreferentea da.

Jardunaldiak burutu ostean, balantzea egiteko ordua iritsi da, ekimen mota guztiekin egin behar den moduan. Eta, balantzea, guztiz positiboa da. Faktore askorengatik da, gainera, nagusiena eta poz handiena eman diguna bertaratutako pertsona kopuru handia izan delarik. Oraingo

hauek izan dira orain arte burututako 17 edizioetan jende gehien bildu diren jardunaldiak. Halaber, jardunaldien edukiari ere balioa eman beharrean gara, eta aztertu egin behar da han entzundakoak gure Lurralde Historikoan burutuko diren politiketan izango duen inpaktua. AKEn, zerbait garbi geratu bazaigu, izan da ez dagoela konponbide bakar eta epe laburrera begirako bat landako despopulazio eta garapenerako, alderantziz baizik.

Erronka baten aurrean gaude, non arabar gizartean parte hartzen duten eragile bakoitzaren zein guztien lankidetzak bere hondar-alea jarri beharra duen lurraldearen oreka eta kohesioari eutsi ahal izateko.

Erronka Demografiko horretan laguntzeko gure prestutasun osoa azaltzen dugu Arabako Kontzeju Elkartetik, 2016tik egiten ari garen moduan, Arabako Lurralde Historiko osoaren populazioari buruzko ikerketa egitea agindu zigutenean.

AKEtik erakunde guztiei eskatzen diegu Erronkari hel diezaiotela sail eta erakunde arteko zeharkakotasunez, denborarik galdu gabe eta batzuk zein bestek zertan laguntzen duten begiratzen egon gabe heldu ere.

OREKA (PDF)

despopulazioa eta landa garapena 2019

Abendua 2019
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

AZKEN EKITALDIAK


18 Urr 2019
JORNADA: Despoblación y Desarrollo Rural

AZKEN EKITALDIAK


18 Urr 2019
JORNADA: Despoblación y Desarrollo Rural