Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Abuztuak 2017
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
Foto de la Campaña

RA! RESPETAD ARABA - KONTZEJUAK ERRESPETATU

Arabako Foru Aldundiak kontzejuen konpetentziak kendu eta Udaletxeei emateko asmoa igarri ondoren, Kontzejuen ordezkariak batzarrean bildu ziren eta kontzejuek, Tokiko-Entitate hurbila bezala, bere auzotarrei oinarrizko zerbitzuak kudeatzeko duten gaitasun egokia aditzera emateko kanpaina bat aurrera eramatea erabaki zuten.

Aurkezten dizuegun kanpaina honen bitartez, Aldundiari erakutsi nahi diogu, Kontzejuek funtzionatzen badute, Araba funtzionatzen duela. Beraz, etorkizunerako bidea, Kontzejuen funtzionamendua indartzea eta babestea da eta ez ordea ahultzea konpetentziak kentzen. Bestela etengabeko desagerpen batera eramango gintuelako.Kanpaina honekin ere, auzotarrei erakutsi nahi diegu haien herrien gobernuaren partaidetzaren protagonista nagusiena direla. Eta bere Kontzejua funtzionatzen badu, bere herria hobetzen doa. Konpetentzien ezabapen proposamen hau, kudeaketako eta erabaki gunetik urruntzen gaitu. Horrek eramaten gaitu, erabakiak beste erakundeen eskuetan ustera, eta hor partaidetza ez da ez zuzena ez jarraitua, baizik eta lau urtez behin egiten dena.

Azken finean, kanpaina hau defendatzen du: Kontzejuak tokiko entitate hurbila eta partaidetzakoak direla, baita auzotarrei ekonomiko eta kalitatezko oinarrizko zerbitzuak emateko gaitasuna dituela.

Kanpaina honi, RA! Izendatu duguna, bi atalez osatzen da. Alde batetik logotipo bat egingo da, Elkartetik eta Kontzejutik irteten diren paper eta komunikatu guztietan agertuko dena. Eta beste aldetik, prestatu da interneten bidez zabalduko den dokumentu grafiko bat, non Kontzejuen zergatia ikusten dena. Gainera, logotipoarekin banderolak eta kartelak prestatuko dira, Arabako herri guztietan ipintzeko.

Logotipo nagusia: Logo_ra!.jpg

Bigarren logotipoa: Logotipo_ra!-02.jpg

Aurkezpena: RespetadArabaKontzejuakErrespetatu.pps


ACOA-AKE ARABAKO DIPUTATU NAGUSIAREKIN BILTZEN DA

Arabako Foru Aldundiak Kontzejuen eskumenak (esate baterako, ur-horniketa, saneamendu eta arazketa, eta herriko argien eskumenak) kentzeko asmoa duelako, elkartu ziren pasaden ostiralean Arabako Kontzeju Elkartearen ordezkariak Arabako Diputatu Nagusi eta Tokiko Entitateen Diputatuarekin, kontzejuen ezinegona adierazteko.

Bilera horretan, Diputatu nagusiari helarazi zioten Kontzejuen ezohizko batzarrean adostutakoa. Hau da, Kontzejuek aho batez Foru Arauaren proiektu berriaren desagerpena adostu zutela. Esan bezala, proiektu berri honekin, kontzejuen eskumenak desagertuko zirelako. Eskaera hau, zerbitzuak behar bezala direlakoan ziurtatzen du. Gainera, kontzejuak auzotarren administrazio erantzuna dira. Arabako biztanleria gune txikietan izanda ere, frogatu egin da, erabat baliogarria izan dela auzotarrei oinarrizko zerbitzuez hornitzeko.

Era berean, Elkarteak, bai Aldundian, bai EUDELen, eta bai Biltzar Nagusian aurkeztutako finantzatzeko proiektua azaldu zion. Proiektu horrekin lortu nahi dena da; berezko eskumena duten Tokiko Entitateei (Udaletxeak eta Kontzejuak) finantzazio egokiarekin hornitzea. Horrela, betebeharrak bete eta kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko. Horretarako, eskatzen da; dirua, eskumena egokituta daukan administrazioari ematea, eta ez zerbitzua ematen duenari, orain egin den bezala. Banaketa hau, Tokiko Entitateei zerbitzua nola egiteko erabakitzeko autonomia gehiago emango zien.

Laburbilduz, argi eta garbi azaldu zen kontzejuen eskumenak mantendu behar direla eta hauek bete ahal izateko finantzazio nahikoarekin hornitu behar direla.

Adostu zen, Biltzarren sortuko den Txostenan, lan-mahaian kontzejuen presentzia eta partaidetza iraunkorra izatea, eta ez bakarrik egun bateko agerpenarekin. Era berean, beste bilera egiteko hitz ordua eman zen, gai honetaz eta beste batzuetaz sakondu ahal izateko.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa