Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Ekainak 2017
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

LURRALDE KONTSEILUA

Lurralde kontseilua, kontzejuan dauden bazkide guztien errepresentazio organoa da. Lurralde Kontseiluaren ahalmenak dira:

  • a) Lehendakari eta zuzendari batzarraren jokaera kontrolatu eta haien presentzia eskatu ahal dute.
  • b) Elkartearen organoak aztertu ahal izateko azterketak, proposamenak, txostenak, proiektuak edo edozein dokumentu eskatu ahal dute.
  • c) Gobernu organo eta bazkideen entitateekin hitz egiten, lehendakaritza eta zuzendaritza batzarrarekin batera Batzar Nagusia prestatu.
  • d) Batzarrean tratatuko diren gai guztiak ezagutu behar dute batzar eguna baino aurretik, bazkideei jakinarazteko.
  • e) Aztertu eta konpondu behar ditu batzarrak proposatzen dion gai guztiak, batez ere, informazio zabalkundeari, erabakiei, edo elkartearen iritziak eta bere itxuraren sustapenari dagokiona.

Lurralde kontseilua, gutxienez 18 eta gehienez 27 kidez, osatuko da, hauek Arabako koadrila bakoitzak aukeratuko ditu hurrengo eskalaren bitartez:

  • Añana koadrilatik 4 kide.
  • Agurain, Gasteiz eta Zuiako koadrilatik 3 kide bakoitzetik.
  • Aiala eta Mendialdeko koadrilatik 2 kide bakoitzeko.
  • Rioja koadrilatik kide bat.

18 kide baino gehio izatekotan, gehiegizkoa Batzar nagusiak aukeratuko du nola banatuko diren.

Lurralde kontseiluaren kideen agindua bi urteko iraupena izango du, baina berrautatuak izan daitezke.

Lurralde kontseiluko edozein ardura, Arabako lurralde historikoko udaletxeetako edozein errepresentazioekin bateraezina da.

Lurralde kontseiluaren presidentzia, Elkartekoa daramana edo Batzar nagusiena daukana izango da.

Saioak gutxienez hiruhilabetekotik behin egingo dira, presidentziaren partetik deskargua jasotzen denean.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa