Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Abenduak 2018
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

2010eko OHIZKO BATZAR OROKORRA

2010/02/27

2010eko OHIZKO BATZAR OROKORRA

Pasaden larunbata, Otsailak 27, Arabako kontzeju elkarteak (ACOA-AKE), bazkideen arteko 2010eko ohizko batzar orokorra ospatu zuen. Elkartearen egoitzan, Elorriagan, goizeko 11etan, lehenengo deialdian izan zen. Elkarte honek helburu bezala dauka kontzejuen interes eta eskubideen defentsa, baita haien errepresentazio, sustapen eta garapena maila guztietan.

ACOA-AKE 254 Kontzeju ditu bazkide bezala, hauetatik bileran 117 batu ziren haien ordezkarien bitartez.

Batzar honetan, 2009-ko kontuak eta Zuzendaritza batzordeak urte horretan egindako kudeaketak, guztien adostasunez onartu ziren.

ACOA-AKE-ren Zuzendaritza batzarraren hautaketa berriari dagokionez, 4 urtero egiten dena, bi hautagaitza aurkeztu ziren: bat D. Pedro Fernández de Lapeña López de Lacalle buru izanda eta bestea D. Javier Argote buru bezala.

Bozketaren emaitza hurrengoa izan zen, 117 baliozko bototik: boto 1 baliorik gabekoa, 51 boto lehenengo hautagaitzarentzat D. Pedro Fernández de Lapeña Lopez burututakoa eta 65 boto bigarren hautagaitzarentzat D. Javier Argote burututakoa.

ACOA-AKE-ren Zuzendaritza batzar berria hurrengo pertsonak osatzen dute:
• Lehedakaria: D. Javier Argote Urcelay, Manzanos herrikoa.
• Batzarkideak: D. Rodrigo Lz. De Arroiabe Izaga (Ilarduiakoa), D. Xabier Alvarez de Arcarya Fernandez de Landa (Abornikanokoa) eta Juan José Betolaza Pinedo (Pagoetakoa)

Zuzendaritza batzar berria, Kontzejuen ordezkari bezala eta haien interesen defentsaren aldeko lanak egiten jarraitzeaz gain, 2010. urtearen zehar hurrengo 3 jarduera betetzeko konpromisoa hartu zuten:
• Arabako Aldundiari errekeritu krisiari aurre egiteko plan bat: 12 miloi euro; herrietan ezinbestekoak diren lanak egin ahal izateko. Orain kontzejuek gutxi zituen diru-sarrerak gehiago jaitsi direla ikusita, eta kontuan izanda, ez estatuko (Zapateroren plana), ezta autonomikoko planak kontzejuetara heldu direl; Arabako Aldundia konpromisoa hartu behar du lurraldeko oreka lortzeko eta laguntza berezia eman behar ditu lurraldeko entitateei, bereziki ahulenei edota egora txarra daukatenei, hau da Kontzejuei.
• Entitate Lokalen legea (edo era okerrean deituta Udal legea) laster Eusko Jaurlaritzan bideratuko dela dirudi. Kontzejuak lege horretan egon behar gara eta ACOA-AKE horretan lan egingo du, geroko lege horretan, Kontzejuak kontuan hartzeko direna bezala: entitate lokal bat eskubide guztiekin, auzotarrei oinarrizko zerbitzua mailegatzen eta haien ordezkari izanda.
• Kontzejuen administrazio sare berezkoa eta beste instituzioetatik menpekotasunik gabe. Administrazio batzarrei “pertsiana altxatzea” ere kostatzen zaio dirua, beste administrazioak; administratiboak, idazkariak, teknikoak etab. daukaten bezala, Kontzejuak ere behar dugu administrazio sare bat kargu publikoei lan hauetatik liberatzeko. Eta laneko lerro honetan, alderdi politiko guztiei eskatuko diegu haien jarrera finkatzea FOFEL-aren aldaketaren aurrean, 9 urtez darama luzatzen eta argi dago Entitate lokalen arteko baliabideak banatzeko orduan Kontzejuak diskriminatzen duela.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa