Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Urriak 2017
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

ACOA-AKE JARDUNALDIAK

2017/10/19

“NATURA 2000 SAREA, KEB ETA HBBE EREMUAK, ALTXOR NATURALA, ERAGINDAKO KOMUNITATEAK ETA KONPENTSAZIO BEHARREZKOAK ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAN”

ACOA-AKE JARDUNALDIAK

Data: 2017ko urriaren 19a, osteguna
Tokia: ARABAKO Kontzeju Elkartearen egoitza, Elorriagan (Vitoria-Gasteiz)

I.- SARRERA

2002. urtean hasitako korronteari jarraikiz, AKEren urteko jardunaldiak aurkeztuko ditugu berriz ere. Aurten Arabako naturgune babestuen inguruan elkarrizketatzeko eta hausnartzeko izango dira, eta arreta berezia emango zaie antolamendu-planetan duten parte-hartzeari, erakunde jabeei eragiten diotenari eta jarduera tradizionalen, landa-ekonomiaren eta biodibertsitatea babestearen arteko orekari.

Apaltasun faltsurik gabe, esan dezakegu kontzejuaren figurari esker (Arabako herri-basoak zaindu, mantendu eta defendatu ditu, eta naturaren eta giza jardueraren artean sinbiosi egokia egin du), gaur egun gure lurraldearen zati handi batek Natura 2000 Sarearen babesa duela; horrek harrotasunez betetzen gaitu arabar guztiei.

Naturgune babestuen adierazpenak ez dio aurka egin behar mendeetan zehar gune horiek mantendu dituzten erakundeei. Gure mendiak babesteak eta kontserbatzeak ezin die bertako baliabideen aprobetxamendua kendu kontzejuei. Hiri-biztanleriaren aisialdi- eta hedatze-beharra bateragarria izan behar da mendiaren bizi erabilerekin eta erabilera tradizionalekin. Kudeaketa egoki batek kontuan hartu behar ditu interesdun guztien ekarpenak. Horrez gain, helburu partekatuak ezarri eta guztiek betetzen dituzten jarduketak zehaztu behar ditu. Izan ere, eskumen administratiboez haratago, naturguneak babestea guztien eginkizuna da.

Araban erabil daitezkeen baliabide naturalen aniztasuna altxor bat da, aurreko belaunaldiek utzi digutena eta datozen belaunaldientzako kontserbatu behar duguna.

II.- PROGRAMA

Moderatzailea: Francisco GÓNGORA CAMACHO. Kazetaria.

Goizez

9:30 JARDUNALDIAREN AURKEZPENA.
Mª Pilar GARCÍA DE SALAZAR OLANO. Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua.
Javier ARGOTE URZELAI. Arabako Kontzeju Elkartearen presidentea.


10:00 “Naturgune babestuen ekarpena landa-komunitateen garapen sozioekonomikoari. Izkiko parke naturala (ARABA)”.

-Oihana GARCÍA ALONSO. Doktorea. Ekonomia Aplikatuko Fakultatea, ARABAKO campusa. Euskal Herriko Unibertsitatea.

10:45-11:15 ETENALDIA

11:15-12:00 Partaidetzazko kudeaketa.
Santiago GARCÍA FERNÁNDEZ -VELILLA. Decidir juntos para gestionar mejor. Manual de planificación participativa en áreas protegidas (Elkarrekin erabakitzea hobeto kudeatzeko. Eremu babestuen parte hartzeko plangintzaren gidaliburua) liburuaren egilekidea. Guía metodológica para la elaboración de Planes de Gestión en Lugares Natura 2000 en Navarra (Nafarroako Natura 2000 Sarearen barruko lekuak kudeatzeko planak eratzeko gidaliburu metodologikoa) gidaliburuaren egilea.

12:00-12:30“Arabako kontzejuen eginkizuna naturguneen kudeaketan: mehatxuak eta aukerak”:

- José Carlos MARÍN CORRES. Arabako Kontzeju Elkartea (ACOA-AKE)

12:30-13:30 Mahai-ingurua hizlarien parte-hartzearekin

Arratsaldez

16:00-17:30 “Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoan Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) adieraztearen ondorioz eragindako kalte-ordainen eta konpentsazioen inguruan sortutako arazoa. HBBEtan nekazari boluntarioak biltzeko programa eta haren kritika”.

-Alfonso JUÁREZ MOTA (Lilloko Unitateko nekazarien kooperatiba).

-Antonio ARANDA MORENO. Baso Politikako eta Naturguneetako Zuzendaritza Nagusiko Naturgune zerbitzuburua Gaztela-Mantxako Gobernua.

-Miguel ANGEL RUBIO GARCÍA. Baso Politikako eta Naturguneetako Zuzendaritza Nagusiko
Natura 2000 Sareko atalburua. Gaztela-Mantxako Gobernua.

17:30-18:30 Mahai-ingurua hizlarien, elkarte ekologisten, nekazaritza-sindikatuen eta ACOA-AKEko ordezkarien parte-hartzearekin.

18:30 AMAIERA.
Arabako Batzar Nagusien Presidentzia



Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa