Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Azaroak 2017
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

JARDUNALDIAK

2017/11/18

LURRALDEAN LURZORUA ETA URA KUDEATZEARI BURUZKO (ARRETA BEREZIA EMANEZ ARABAKO HARANAK ESKUALDEARI)
Azaroaren 18an, larunbata
ARTIUM

JARDUNALDIAK

LURRALDEAN LURZORUA ETA URA KUDEATZEARI BURUZKO (ARRETA BEREZIA EMANEZ ARABAKO HARANAK ESKUALDEARI) jardunaldi horiek antolatu dira Arabako Haranak eskualdean ureztatze-proiektuarentzako bide berriak aztertu behar direlako.

Barrón, Atiega eta Ginea herrietan 5hm³-ko urtegi bat eraikitzeko proiektuaren berri izan dute, eta, ondorioz, proiektuari erantzun-mugimendu bat sortu da inguruan. Ez da zalantzan jarri Arabako nekazaritza ureztatze moderno eta eraginkor batez hornitu behar denik. Zalantzan jarri da urtegiaren, proiektua duenaren, eraikuntza; eskualdeko benetako ur-beharrak, ingurumenari ekarriko dion eragin handia eta benetako azken ur-kostuaren azterketa ekonomikorik eza aintzat hartuta.

Azken hiletan zehar, bi mugimendu garrantzitsu egin dira proiektua eta eragindako gizartea sakontasun handiagoz ezagutzeko. Alde batetik, ureztatze-proiektuaren analisi teknikoaren txosten bat egin da. Bestetik, parte hartzeko prozesu bat egin da, eta bizilagun ugarik parte hartu dute. Jardun bi horien ondorioak jardunaldi hauetan ezagutuko ditugu. Baina, horrez gain, zoom egin nahi dugu eta gure hizlariei planteatu nahi diegu urari eta lurralde-ereduei buruz hitz egiteko, bai eta urari eta nekazaritza-ereduei, urari eta landa-garapenari, urari eta ingurumenari eta urari eta klima-aldaketari buruz ere.

Jardunaldi horiek aukera eman behar dute, iritzi ezberdinak entzun eta gero, gai izan gaitezen gure landa-eremuan bizi diren biztanle gehienen interesen aldeko akordioak egiteko.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa