Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Maiatzak 2018
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Kontzejuen aldeko topa.

2018/01/31

Presidente agurgarria:



Aurreko azaroan administrazio-batzarretarako hauteskundeen eta kargu berriez jabetu ondoren, ACOA-AKEren zuzendaritza-batzarrak proposatu nahi dizue hauteskunde horietan hautatutako pertsonentzako bilera informal bat egitea otsailaren 1eko 19:00etan, Elorriagan.



Bilera horri “Kontzejuen aldeko topa” izena eman diogu, eta duela lau urte egin zen ere bai. Haren helburu nagusia da elkarte honek zinegotzi-kargu guztiei laguntza ematen diela adieraztea, bai eta ACOA-AKEren xedeak eta elkarteak eskaintzen dizkizueten zerbitzuak laburki azaltzea ere. Halaber, Kontzejuen eta beren Foru Arauaren funtzionamendu-erregelamenduari buruz hitz egingo dugu.



Esan dugunez, bilera informal bat izango da, aukera emango diguna bata besteari ezagutzeko. Hari amaiera emateko, askari txiki bat eta topa egingo dugu ordezkatzen dugun erakundearen alde. Bilera horrek, bestalde, gogoraraziko digu ez gaudela bakarrik, bai eta laguntza dugula ere legealdia ondo bukatzeko.



Gonbidatuta zaudete denak. Mesedez, bertan izango zareten konfirmatzeko eskatzen dizuegu, zenbat izango garen eta askaria kalkulatze aldera.



Agur bat,






ACOA-AKEren zuzendaritza-batzordea

Kontzejuen aldeko topa.

KONTZEJUEN ALDEKO TOPA



OTSAILAK 1, OSTEGUNA

19:00ak

ELORRIAGAKO EGOITZA



Arabako herriko pertsonak beren artean ezagutzeko aukera.

Hizketaldirako tartea askari txiki batekin.

Gure lana goraipatzea gure herrien aldeko topa batekin amaituz.



KOMENTATU ETA ANIMA ZAITEZTE. ZUEN ZAIN GARA.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa