Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Urriak 2017
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

ACOA-AKE JARDUNALDIAK 2016

2016/10/20

EMAKUMEAK ARABAN:
IRAGANA, ORAINA ETA GEROA

Urriaren 20an, osteguna
ELORRIAGA (ALAVA-ARABA).

SARRERA LIBREA. IZENA EMATEKO / ENTRADA LIBRE. INSCRIPCIÓN:
Casa de Juntas de Elorriaga, 9 / Elorriagako Batzar-etxea, 9 - Elorriaga (Araba)
info@acoa-ake.org Tl: 945 281 770 Faxa: 945 265 426
Gehienez 75 lagun / Aforo máximo: 75 personas

ACOA-AKE JARDUNALDIAK 2016

Aurkezpena

Arabako Kontzeju Elkarteak atsegin handiz eskaintzen dio urteko jardunaldia Emakumeek historian zehar eta egun egiten duten ekarpenari, ez baita behar bezala estimatzen eta goraipatzen, baita gerora begira egiten dutenari ere; izan ere, berdintasunean oinarritutakoa izan dadila nahi dugu.

Zoritxarrez, emakumeen aurkako indarkeria egunero-egunero agertzen zaigun gaitz ulertezina da, toki, gizarte-klase, gizarte-bizitza esparru edota diziplina-esparru guztietan. Ekarpen xume hau aipatutako egoerarekin eta horren agerpen ikaragarriekin beligerantea da guztiz, eta emakumezkoen gehiengo sozialean eragina duten hainbat alderdi eskaini eta horien inguruan eztabaidatzea du helburu; genero-ikuspegitik beratik ekingo die, indarkeriaren aurkako hezkuntzan eta jokaera-eredu berdintsuago eta errespetutsuagoetan oinarrituz.

Horixe da, beraz, programa honetan proposatzen dugun edukia. Txostenak eta komunikazioak eskaintzen dizkigutenak pertsona trebatuak dira eta sentsibilitate handia dute arazo horrekiko. Horrez gain, adierazle aktiboak dira gizarte-ekimen anitzetan. Bene-benetan, eskerrik asko hasiera-hasieratik parte-hartzeko gonbidapena onartzeagatik. Seguru aski, zuen azalpenen eta bertaratuko guztien esku-hartzeen ostean, pixka bat gehiago jakingo dugu denok, eta gu geu hobeak izango gara eta Gizartean
dugun funtzioa hobetuko dugu.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa