Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Urriak 2017
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Foto de la Junta

ZUZENDARITZAKO BATZORDEA

Zuzendaritzako batzarra, errepresentazio organoa da, elkartearen interesak adierazten eta kudeatzen duena, beti Batzar nagusiarekin ados. Bakarrik parte hartu ahal izango dute, kontzeju bazkideak.

Zuzendaritza batzordea, presidentzia daukana eta hiru kide gehiagoz osatuta egongo da, Lehendakariordea, diruzaina eta idazkaria.

Gutxienez hilabetean behin, (Abuztuan izan ezik) edota ekintzen garapen on baterako behar denean batu behar dira.

Zuzendaritza batzordeko kideak, batzar nagusian aukeratuko dira eta ezeztatzen ez badute, lau urtez iraungo du agintaldia. Hauek berrautatuak izan daitezke.

Zuzendaritza batzorderako hautaketa Presidentziarekin batera egingo da, hautagaiak zerrenda itxietan aurkeztuko dira eta presidentearen hautaketarekin hasiko da. Hautagaiak ez badaude, bazkideen arteko ordezkari guztiak izango dira hautagarri. Batzarra, hauetako bat aukeratuko du lehendakaritzako karguan egoteko, honek berriz, beste hiru pertsona proposatuko ditu berarekin batera zuzendaritzako batzordea osatzeko.

Zuzendaritza batzordeko edozein ardura, Araba lurralde historikoko udaletxeetako edozein errepresentazioekin bateraezina da. Gainera, presidentziaren kargua badauka elkartezinak diren erregimen berezia.

Presidentzia eta zuzendaritza batzordeko karguak kontzejuko Presidentzia eta batzarkidearenarekin batera berrituko dira Kontzejuen hauteskundeetan. Hala eta guztiz ere, bere funtzioak egiten jarraituko du Batzar orokorra egin arte.

Zuzendaritza batzordean parte hartu ahal izateko hurrengo baldintzak bete behar dira:

  • a) Adinez nagusi izan behar da, eskubide zibilen zentzu izatea.
  • b) Estatutuetan adierazten den era izendatua izatea.
  • c) Araba kontzejuko elkartearen kidea izatea.

Zuzendaritza batzordeko eginkizun nagusiak hauek dira:

  • a) Elkartearen kudeaketa zuzendu behar du, batzar orokorrarekin adostatzen eta bere menpez egonda.
  • b) Lurralde Kontseiluarekin koordinazioa mantendu eta berari egiten den guztien kontua eman behar dio.
  • c) Elkarteak garatuko dituen ekintzak antolatu.
  • d) Batzar orokorraren azpian urteko aurrekontua jarri, baita pasaden urteko kontuak haien baietza jasotzeko.
  • e) Batzar orokorraren gaien zerrenda prestatu, baita batzarrerako ohizko eta ezohizko deialdiak zehaztu.
  • f) Elkartekideek proposatutako iradokizunak aitzat hartu irtenbide egokia aukeratzen.
  • g) Beti estatutuetan agertzen dena kontuan hartu behar dute eta dauden hutsuneak bete, beti arautegia errespetatzen.
  • h) Batzar orokorra proposatzen dion aginpideak trebatu.

Zuzendaritza batzordea batuko da Lehendakaritza edota lehendakari-ordea eskatzen duen guztietan, bai bere iniziatibez edo edozein kide eskatutakoaz. Lehendakari izango da batzarraren burua, honek kanpoan badago, lehendakariordea burutuko du, eta bion falta baldin badago, batzarreko adinez zaharrena burutuko du. Batzarrean adostutakoa baliozkoa izateko, gehiengoak aukeratutakoa izan behar da. Idazkaria akta jasoko du eta dagokion liburuan kopiatuko du.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa