Acceso a sociosBazkideentzako sarbidea
Apirilak 2017
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Paisaje

KONTZEJUAK

ZER DA KONTZEJUA

Kontzejua lurralde izaerako toki-elkarte bat da, nortasun juridikoa eta obratzeko gaitasuna duena, bere interesak kudeatzeko autonomia osoa duena ere.

KONTZEJU IREKIA:Gobernua, auzotar guztien arteko batzar batean aukeratzen denean eta administrazioa auzokideek aukeratutako Batzorde Administratibo baten bidez.

KONTZEJU ITXIA: Gobernua eta administrazioa auzotarrek aukeratutako Batzar administratibo baten bidez egiten denean.

HISTORIA APUR BAT

Bizitza osoan zehar, Arabako herriak gobernatu dute haien usadio eta ohiturekin eta aldaezinak izan arren, jakin izan dute, haien esentzia errespetatzen, garai ezberdinetara moldatzen. Haien usadio eta ohiturak, XIII. mendetik “GOBERNU ONAREN ORDENTZE”-tan agertzen dira, ez dira uniformeak lurralde osorako, baina bai daukate 3 ezaugarrik komunak:

Organizazioa, hau da, Kontzeju bakoitzaren karguak zehazten ditu, nola aukeratzen diren eta haien iraupena. Erregidore edo Alkate kargu nagusitzat daukate eta bere atribuzio edo betebehar nagusien artean “Kontzejuko gauzen eta etorriko direnean ardura izatea” eta “Kontzeju aurrean egotea eta defendatzea” daude, besteak beste.

Funtzionamendua, biztanle eta bizilagunen arteko ezberdintasunei buruz eta beraien eskubideei eta betebeharrei buruz hitz egiten digu.

Administrazioa, gaitasun eta botereei buruz hitz egiten du. Ondasun eta ustiapenak, hirigintza, hezkuntza, hazienda, edota polizia eta justizia zer diren zehaztatzen du.

Gobernu era honek 1812 arte iraun zuen, urte horretan Cadiz-eko konstituzioarekin mila biztanle baino gehiago zeuzkaten herri guztiak udaletxeak sortzera behartu zituen. Horrela, estatuko administrazioa uniformatzen hasi zen, hauteskunde era berriak inposatu ziren, eta bertako entitateek gobernu organoak osatzeko beharra. Kontzeju batzuk iraun arren, arau berri hauekin tokiko entitate txikien izena hartu zuten, ez biztanle gutxi izateagatik, baizik eta haien jokaera mugatu ahal izateko eta haien udalaren administrazioaren menpean egoteko.

Hala eta guztiz ere, Araban udaletxeak sortu ziren arren, herrien administrazioa eta gobernua Kontzejuen bitartez jarraitu zen egiten, hauek jarraitu zuten haien usadio eta ohiturekin, gainera udal-gobernuen pertsonalitatea eta independentzia jarraitu zuten. Hori dela eta, 1924-tik aurrera, urriaren 21eko R.D.-ren aldarrikapenarekin, eta Administrazio lokalaren legislazioekin, Araba auzoko erakundeek (Kontzejuak) “atribuzio bereziak kontserbatuko dituztela eta, haien ohituren moduan antolatuko direla” adierazten da.

Horrela jarraitu ziren gure Kontzejuak 1978-ko konstituzioa sortu zen arte. Diktadura amaitu zenean, hauteskunde demokratikoak arautu ziren; 18 urte gorakoak botoa ematen, gizon eta emakumeei berdintasuna emanez, eta lau urteko agintaldiak sortzen. Arauketa hau, 1984ko uztailak 30eko Arau Foralean jaso zen.

Esan beharra dago Arabako kontzejuen industrializazioaren eraginagatik, 50, 60 eta 70.eko hamarkadan herriko biztanle askok hirietara mugitu zirela lana bilatzeko industrian, eraikuntzan etab.. Arabarentzat asko suposatu zuen, biztanleriaren erdia baino gehiago biztanleria landatarra izatetik hiritarra izatera pasatu zen. Horrek, nekazaritza eta abeltzaintzan izandako etengabeko gain-beherakadarekin batera, kontzejuak haien bizitzeko era leku askotan desagertzea eta beste askotan oso ukituak egotea egin zuen.

Kontzejuen bazter eta ia ia desagerpen egoera hori pixkanaka-pixkanaka aldatzen hasi zen, pertsona talde batzuk gure herrien biziraupenerako; jarraitasuna eta indarkeria ezin bestekoa zela ikusi zuten. 1995eko martxoaren 12an, Arabako Biltzar nagusiak Kontzejuen arau forala onartzea lortu zen. Kontzejuen independentzia eta pertsonalitatea aitortzeaz gain, organizazioa, funtzionamendua eta haien administrazioa legeztatu eta berdindu zuen.

1996an Arabako Kontzejuen Elkartea sortu zen, hain defentsa, sustapen, ordezkapen eta garapenaren alde egin ahal izateko. Gaur egun, XXI. Mendean, 336 Kontzeju dira irauten dutenak gobernu berezkoarekin, Kontzeju irekietan auzotarrek, haien administrariak aukeratu ahal dituzte, baita herriko gobernuetan parte hartu ahal dute, beste administrazioetan gertatzen ez den gauza. Kontzeju bat, parte-hartzea, hizketa eta hitzarmena da. Instituzio bakarra da, ordezkaritza barik egotea eta erabakitzea onartzen duena.

Casa de Juntas de Elorriaga 9, 01192 Elorriaga (Araba) | Tfnoa: 945 281 770 | info@acoa-ake.org | Gunearen mapa