2026ko ekitaldirako eskaerak aurkezteko epea zabalik dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkapena duten landa-eremuen sustapenera eta garapenera bideratutako laguntzak dira, erakunde publikoentzat (Erein Publikoak).
Nork jaso ditzake laguntza hauek?
Honako hauek izan daitezke onuradunak:
a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 2. artikuluan jasotakoaren arabera:
- Udalak.
- Kontzejuak eta udalerriaren azpiko beste toki-erakunde batzuk, lurralde bakoitzean indarrean dagoen foru-araudiaren eta toki-araubidearen oinarrizko legeriaren arabera.
- Udalerrien mankomunitateak.
- Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak.
- Hainbat toki-erakunde biltzen dituzten gainerako erakundeak, dagokien izendapenarekin, 2/2016 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera.
b) Aurreko atalean aipatutako toki-erakundeei dagokien toki-sektore publiko instituzionala.
c) Landa Garapeneko Elkarteak, toki-erakundeekin lankidetza-akordioak sinatzen dituztenean, esku-hartze eremurako onuragarriak diren proiektuak abian jartzeko.
Zer jarduketa diruz laguntzen dira?
Laguntzen helburua da azpiegitura eta zerbitzu mota guztien sorrera, hobekuntza edo handitzea bultzatzea, honako jarduketa hauen barruan:
- Oinarrizko azpiegiturak, energia elektrikoa eta gasa hornitzeko eta kanalizatzeko.
- Ur-hornidurarako eta saneamendurako oinarrizko azpiegiturak. Azpiegitura berriak baino ez dira diruz lagunduko, eta gehienez 300.000 euroko dirulaguntza emango da.
- Energia berriztagarriekin eta energia-aurrezpenarekin lotutako azpiegiturak, energia berriztagarriak sortzeko eta hornitzeko proiektuak eta district heating sistemak barne.
- Turismoarekin lotutako eskala txikiko azpiegiturak.
- Biztanleguneak egokitzeko azpiegiturak, degradatutako ingurune bizidunak berreskuratu eta hirigintza-egoerara egokitzeko: irisgarritasuna, lorategiak, argiteria eta hiri-altzariak.
- Oinarrizko zerbitzuetarako proiektuak: adinekoentzako eguneko zentroak eta egoitzak, haurrentzako zentroak (haurreskolak) eta farmaziak/botikinak.
- Aisialdiarekin, kulturarekin eta kirolarekin lotutako zerbitzuetarako proiektuak: kultur zentroak, liburutegiak, erabilera anitzeko aretoak eta kirol- eta/edo aisialdi-ekipamenduak.
- Turismoarekin lotutako zerbitzuetarako proiektuak: interpretazio-zentroak, museoak eta turismo-bulegoak.
- Komunitate-ekipamenduen irisgarritasunarekin lotutako proiektuak.
- Hondakinen kudeaketarekin lotutako proiektuak.
- Industria-poligono txikiak eta enpresa-ekimenak hartzeko eraikin edo lokalak egokitzeko proiektuak.
Informazio gehiago
Izapidetzea

