Batzarburu hori:
Estatutuetan ezarritakoarekin bat etorriz, Arabako Kontzeju Elkarteko (AKE) lehendakariak dei egiten dizu:
BAZKIDEEN OHIKO BATZAR OROKORRA
Eguna: 2026ko martxoaren 27a, ostirala
Ordua: 1. deialdia: 16:30ean.
- deialdia: 17:00etan.
Lekua: Salburua Gizarte Etxea. Areto Nagusia
Gai Zerrenda:
1.- Aurreko akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
2.- Elkartearen 2025eko urteko kontuak eta 2026rako gastu eta sarreren aurreikuspena onartzea, hala badagokio.
3.- Zuzendaritza Batzordeak 2025ean egindako kudeaketak onartzea, hala badagokio.
4.- Galde-askeak.
BAZKIDEEN EZOHIKO BATZAR OROKORRA
Eguna: Viernes, 27 de marzo de 2026
Ordua: 1. deialdia 17:30ean.
- deialdia: 18:00etan.
Lekua: Salburua Gizarte Etxea. Areto Nagusia
Gai Zerrenda:
1.- Elkarteko Zuzendaritza Batzordea osatzen duten lehendakari, lehendakariorde, diruzain eta idazkari karguak hautatzea.
2.- Galde-askeak
Kontzejuak batzarrean duen ordezkaritzaren akreditazioa: Kontzejuaren ordezkariak, titularra eta ordezkoa, boto gehien dituzten pertsonak direla ulertuko da, lehenengo eta bigarren postuetan, hurrenez hurren, ALHAOren 136. zenbakiko argitalpenean, 2025eko azaroaren 28koan, kontzejuetako presidenteak eta mahaikideak izendatzean.
Kontzejuak beste ordezkari batzuk (titularra eta ordezkoa) izendatzen baditu batzarrerako, horiek eskuordetzeko Kontzejuak hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko du elkartean. Hori 9:30etik aurrera egin ahal izango da, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean, eta 2026ko martxoaren 25eko 14:00ak arte (hori barne).
María GONZALEZ SOLA

