Landa-munduaren Egunean, Arabako landa-ingurunean lan egiten dugun erakundeok –ACOA, Caritas, Arabako Landa-inguruneko Kristauak eta UAGA– balioa eman nahi diegu bizimodu honek bizi izaten ari garen krisian ematen dizkigun aukerei
Maiatzaren 15ean da Landa-munduaren Eguna, eta egoera berezian datorkigu aurten. Bi hilabeteko osasun-krisiaren ondoren, gure herriek etengabe eta isil-isilik jarraitzen dute lanean, baina gaur inoiz baino gehiago, haien balioak zaintzen jarraitzen dutela berresten digute.
Krisi honek agerian utzi du inoiz baino beharrezkoagoa dela landa-ingurunearen idiosinkrasia eta gure herrien eta landa-guneen bizitza-estiloa eta, urte asko bigarren maila batean igaro ondoren,