Día del Mundo Rural 2021

Gure herriak, inoiz baino biziago pandemiaren ondoren

  • Landa Munduaren Egunean, Arabako landa-ingurunean lan egiten dugun erakundeok –ACOA, Cáritas, Arabako Landa-inguruneko Kristauak eta UAGA– azpimarratzen dugu krisi honek gure bizitza baloratzen irakatsi digula

Maiatzaren 15ean, Landa Munduaren Egunean, gure eguna ospatzen dugu Arabako herriok. Aurtengoa ere ezohiko egoera batean datorkigu, oraindik ere COVID-19aren ondorioak jasaten. Eta ohiko jaietan ez bezala bada ere, aurten ere baditugu egun hori ospatzeko arrazoiak. Arabako landa-ingurunean lan egiten dugun erakundeok uste dugu, birusak ondorio larriak izan dituen arren, egoera hau irakaspen bat izan dela, eta birusa bizitza bihurtu nahi dugu.

Bideo sinboliko batekin –hemen ikus dezakezu–, eraldaketa eta ikaskuntza hori guztia islatu nahi dugu:

Etapa honetan bizi izan dugun zaurgarritasunak erakutsi digu oso indartsua dela herrietan dugun bizitza, abantaila ugari duela naturarekin harremanetan egon ahal izateak, eta errealitate berri honetara hobeto egokitzen diren etxebizitzak ditugula.

Ziurgabetasunak garrantzitsuena zer den ikastera ere eraman gaitu: familia, osasuna, adiskidetasuna, besarkadak… Sare bidezko konexioari esker eutsi ahal izan diogu, hein batean, pertsonen arteko harremanari eta interdependentziari, nahiz eta askotan ahaztu egiten gara komunikatzeko modu berri horiek adineko pertsonentzako duten zailtasunaz eta herriek kalitatezko konexioak izateko duten beharraz, atzean gera ez gaitezen.

Errealitateak agerian utzi du landa-inguruneak duen garrantzia, pertsonok arnasa hartzeko eta naturara hurbiltzeko dugun behar hori. Baina behar horrekin batera, herrietan bizi garenenganako, gure ohitura eta lanenganako errespetua egon behar da.

Lehen oharkabean pasatzen ziren lanak funtsezkotzat jotzen ere ikasi dugu: osasuna, garbiketa, hurbileko komertzioak, elikagaien ekoizpena…

Urte honetan jabetu gara elkarrekin mantentzeko beharra dugula, gizartea humanizatzeko beharra, zainketen beharra, taldean indartsuagoak garela eta zoritxarrei aurre egitea lortuko dugula jabetzekoa.

Egoera berriak konpondu beharreko zenbait hutsune eta erronka azaleratu ditu: osasuna, segurtasuna, denak ondo funtziona dezan beharrezkoak diren zerbitzuak. Gaixotasuna familia ondoan izan gabe sufritu behar izan dutenen bakardadea sentitu dugu; pertsona askok hilabeteak igaro dituzte inor gabe, ospitaleetan edo haien etxeetan.

Eta egiaztatu dugu, baita ere, krisi honen erdiak elkartasunak bere lekua hartu duela jende askoren artean, ahal izan duten neurriak lagun egiteko eta laguntzeko sareak eraiki dituzten pertsonen artean. Ikusi dugu gauza txikienekin egin daitekeela egoera hobetzeko ekarpena, eta gai garela arazoei konponbidea aurkitzeko eta arazoak aukera bilakatzeko.

Azken batean, landa-inguruneari dagokionez, ikasi dugu birusa bizitza bihur daitekeela:

  • Badakigu maila pertsonalean zein kolektiboan dugun guztia baloratu beharra dagoela, landa-ingurunean bizitzeak dituen abantailez gozatu behar dugula, eta auzotasun-harremanak indarrean mantendu behar ditugula.
  • Iniziatiba hartu eta garrantzitsuena den hori jarri behar dugu erdigunean: sareak sortzea, indibiduala den horretatik kolektiboaren boterera igarotzea.
  • Erakutsi ditugu gure gaitasunak eta gizarteari egiten diogun ekarpena. Auzokide garen aldetik, hor egon gara aurten hil diren guztiengatiko doluan.
  • Landa-inguruneko bizitzaren eta, bizimodua ateratzeko bide gisa, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren aldeko apustua egiten dugu, elikagaien ekoizpena funtsezkoa baita gure gizarterako. Erronkei aurre egin diegu, eta baikortasunez begiratzen diogu etorkizunari.

Horregatik guztiagatik, eta ezohiko moduan bada ere, gure San Isidro eguna ospatuko dugu maiatzaren 15ean, erantzukizunez eta elkar zainduz; eguna ospatzeko, gure herrietako kanpaiak joko ditugu eguerdiko hamabietan.

Vitoria-Gasteiz

RedesWeb DMR2021 Fcuadrado

 

Nola maneiatzen ditugu pertsonen arteko gatazkak LANTEGIA

 coachinga lantegia

Arabako kontzejuetan emakumeen parte-hartzea indartzeko ekintzen jarraipen gisa, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kontzejuen Elkarteak (ACOA-AKE) formakuntza-pilula hau antolatu dugu: Nola maneiatzen ditugu pertsonen arteko gatazkak? Maru Sarasola trebatzaile adituaren eskutik.

Formakuntza labur honen diseinua bat dator Coaching eta Lidergo lantegietako parte-hartzaile askok adierazitako interesekin, eta gure herrietako parte hartzeko espazioetan izaten diren zailtasunei aurre egiteko estrategia praktiko eta propositiboen garapenarekin lotutako alderdiak sakondu nahi ditu.

3 saioko prestakuntza-pilula Arabako 334 kontzejuetako edozeinetan parte hartzen duten emakume guztientzat irekita dago... edo parte hartu nahi dutenentzat, baina lehentasuna izango dute Coaching eta Lidergo lantegietako bat egin duten emakumeek

Honekin batera doakizue informazioa, eta Kontzejuetan dagoeneko parte hartzen ari diren emakumeen artean zabaltzera animatzen zaituztegu, baita horietan aktiboki parte hartzeko inplikatu nahi ditugun emakume guztien artean ere.

Eskerrik asko, 

 DATAK:  MAIATZAK 11, 18 ETA 25 

ORDUTEGIA: 16:15etik 19:15era

TOKIA:  Etxabarri Ibiñako Kontzejuaren eraikina (Bikorta, 12)

HIZKUNTZA: gaztelania

IZEN-EMATEAK:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / info@acoa-ake-org; / www.laiaeskola.eus/ Tf : 945 28 17 70

GARRANTZITSUA: Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleitzen dira. COVID-19aren aurkako jarduera-protokoloak gomendatutako prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurriak betez egingo da jarduera.

Informazio gehiago

COACHINGA ETA LIDERGOA LANTEGIA

 coachinga lantegia

2020KO IKASTAROAK

NORENTZAT: 

Arabako 334 kontzejuetako edozeinetan parte hartzen duten

Hezitzailea:

MARU SARASOLA, Coaching eta Lidergoan adituan

1go IKASTAROA

IRAILAK: 14, 21

URRIAK: 5, 15, 26

AZAROAK: 4

2: IKASTAROA

AZAROAK: 16, 23, 30

ABENDUAK: 9,14,21

Ordutegia: 

16:30-18:30

Formatua:

Online o aurrez aurrekoa, taldean antolakuntzaen arabera

Inskripzioak:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

945281770

Informazio gehiago

COACHINGA ETA LIDERGOA LANTEGIA

 coachinga lantegia

Lehenengo bi lantegiek izandako arrakastaren ondoren, ACOA-AKE Arabako Kontzejuen Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak batera abiarazi dugu coaching eta lidergoari buruzko lantegien hirugarren edizioa, emakumeen lidergo-, komunikazio- eta ahalduntze-estrategiak garatzeko.

Lantegiak kontzejuren batean parte hartzen duten edo parte hartzeko asmoaduten Arabako emakume guztientzat zabalik daude, berdin diolarik zein kuadrillatan bizi diren.

DATAK: Martxoak 2, 10, 17, 24 eta 31 eta apirilak 14

ORDUTEGIA: 16:00etatik 19:00etara

TOKIA: Arespalditzako Gizarte Etxea, La Llana auzoa, 11, Arespalditza

HIZKUNTZA: gaztelania

IZEN-EMATEAK:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / info@acoa-ake-org / www.laiaeskola.eus/ Tf : 945 28 17 70

BALDINTZA: Kontzejuetan parte hartzen duten edo kontzejuetan parte hartzeko asmoa duten emakumeei soilik zuzendua.

GARRANTZITSUA: Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleitzen dira. COVID-19aren aurkako jarduera-protokoloak gomendatutako prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurriak betez egingo da jarduera.

Informazio gehiago

ATZO ETA GAUR - 3. zatia

Hirugarren zati honetan jarraitzen dugu 'Atzo eta Gaur' herriko istorioak biltzen...

Katalogo edo liburutxo hau, aurreko lehenengo zatiak bezala (201, 2018) Arabako herri txiki eta ezberdinetako biztanleei bildutako datu eta materialetan oinarrituta dago. 

Imnformacion gehiago

Martxoa 2024
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

AZKEN EKITALDIAK


15 Mai 2023
DÍA DEL MUNDO RURAL

AZKEN EKITALDIAK


21 Mar 2024
ASAMBLEA