coachinga lantegia

Arabako kontzejuetan emakumeen parte-hartzea indartzeko ekintzen jarraipen gisa, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kontzejuen Elkarteak (ACOA-AKE) formakuntza-pilula hau antolatu dugu: Nola maneiatzen ditugu pertsonen arteko gatazkak? Maru Sarasola trebatzaile adituaren eskutik.

Formakuntza labur honen diseinua bat dator Coaching eta Lidergo lantegietako parte-hartzaile askok adierazitako interesekin, eta gure herrietako parte hartzeko espazioetan izaten diren zailtasunei aurre egiteko estrategia praktiko eta propositiboen garapenarekin lotutako alderdiak sakondu nahi ditu.

3 saioko prestakuntza-pilula Arabako 334 kontzejuetako edozeinetan parte hartzen duten emakume guztientzat irekita dago... edo parte hartu nahi dutenentzat, baina lehentasuna izango dute Coaching eta Lidergo lantegietako bat egin duten emakumeek

Honekin batera doakizue informazioa, eta Kontzejuetan dagoeneko parte hartzen ari diren emakumeen artean zabaltzera animatzen zaituztegu, baita horietan aktiboki parte hartzeko inplikatu nahi ditugun emakume guztien artean ere.

Eskerrik asko, 

 DATAK:  MAIATZAK 11, 18 ETA 25 

ORDUTEGIA: 16:15etik 19:15era

TOKIA:  Etxabarri Ibiñako Kontzejuaren eraikina (Bikorta, 12)

HIZKUNTZA: gaztelania

IZEN-EMATEAK:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / info@acoa-ake-org; / www.laiaeskola.eus/ Tf : 945 28 17 70

GARRANTZITSUA: Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleitzen dira. COVID-19aren aurkako jarduera-protokoloak gomendatutako prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurriak betez egingo da jarduera.

Informazio gehiago

Martxoa 2024
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

AZKEN EKITALDIAK


15 Mai 2023
DÍA DEL MUNDO RURAL

AZKEN EKITALDIAK


21 Mar 2024
ASAMBLEA